Europa Barneko Garraio Sarea
Europa Barneko Garraio Sarea | |
---|---|
Europa Barneko Sareak | |
Datu orokorrak | |
Garraio mota | Burdinbide korridoreen sarea |
Eskualdeak | Europar Batasuna |
Webgunea | ec.europa.eu |
Europa Barneko Garraio Sarea (ingelesez: Trans-European Transport Network, TEN-T laburtua) Europar Batasuneko errepideen, burdinbideen, aireportuen eta ubideen sare planifikatua da. TEN-T sarea Europako sare-sistema handiago baten zati da, Europa Barneko Sareak edo TEN izenekoa.[1]
TEN-T lehen mailako errepideei, burdinbideei, barnealdeko ubideei, aireportuei, itsasertzei, barneko portuei eta trafikoaren kudeaketa sistemei hobekuntza koordinatuak egiten dizkie, distantzia luzeko bide integratuak eta intermodalak eskainiz. TEN-T onartzeko erabakia Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak hartu zuten 1996ko uztailean. Europar Batasunak sareak sustatzeko lan egiten du, liderren, koordinazioaren, jarraibideen eta garapenaren finantzaketaren arteko konbinazioaren bidez.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]TEN-T gidalerroak 1996ko uztailaren 23an onartu ziren hasiera batean, Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 1692/96/EE Erabakiarekin[3], Europa Barneko Garraio Sarea garatzeko Europar Batasuneko jarraibideei buruzkoa. 2001eko maiatzean, Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak 1346/2001/EE Erabakia onartu zuten. Dekretu horrek itsas-garraioei, barne-portuei eta barne-terminalei buruzko TEN-T gidalerroak aldatu zituen.[4]
2004ko apirilean, Europako Parlamentuak eta Europako Kontseiluak 884/2004/EE Erabakia onartu zuten (884/2004/EE Erabakiak erantsi zion zerrendari),[5] eta 1692/96/EE Erabakia aldatu zuten, Europa Barneko Garraio Sarea garatzeko Europar Batasuneko jarraibideei buruzkoa. 2004ko apirileko berrikuspena TEN-T politiken aldaketa oinarrizkoagoa izan zen, Europar Batasuneko handitze eta trafiko fluxuen ondoriozko aldaketak bideratzeko.[6]
2017an erabaki zen Europa Barneko Garraio Sarea Ekialdeko Europara hedatuko zela eta Ekialdeko Elkarteko herrialde kideak hartuko zituela. Europa Barneko Garraio Sarearen hedapen ekialdekoena 2019ko otsailean iritsi zen Armeniara.[7][8][9]
Lehentasunezko ardatzak eta proiektuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013ko urriaren 17an bederatzi proiektu iragarri ziren. Hauek ziren:[10]
- Baltiko/Adriatiko korridorea (Polonia – Txekia/Eslovakia – Austria – Italia)
- Iparralde/Baltiko korridorea (Finlandia – Estonia – Letonia – Lituania – Polonia – Alemania – Herbehereak/Belgika)
- Mediterraneoko korridorea (Espainia – Katalan Herriak – Frantzia – Italia – Eslovenia – Kroazia – Hungaria)
- Ekialde/Mediterraneo korridorea (Alemania – Txekia – Hungaria – Errumania – Bulgaria – Grezia – Zipre)
- Eskandinavia/Mediterraneo korridorea (Finlandia – Suedia – Danimarka – Alemania – Austria – Italia)
- Rhin/Alpeak korridorea (Herbehereak/Belgika – Alemania – Suitza – Italia – Monako)
- Atlantikoko korridorea (Portugal – Espainia – Euskal Herria – Frantzia)
- Iparralde/Mediterraneo korridorea (Irlanda – Herbehereak – Belgika – Luxenburgo – Frantzia)
- Rhin/Danubio korridorea (Frantzia – Alemania – Austria – Eslovakia – Hungaria – Errumania)
Sarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraiobide bakoitzak sare bat du. Sareak hauek dira:[11]
- Europa Barneko errepideen sarea
- Europa Barneko trenbideen sarea
- Europa Barneko ubideen sarea
- Europa Barneko portuen sarea
- Europa Barneko itsas-bideen sarea
- Europa Barneko aireportuen sarea
- Europa Barneko intermodal-garraiobideen sarea
- Europa Barneko informazioaren sarea
- Europa Barneko aire-trafikoaren sarea
- Europa Barneko nabigazioaren sarea
Korridoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garraiobide guztiak bederatzi korridoretan bilduta daude, lehentasunezkoak deritzenak, eta 2030 baino lehen amaituta egon behar dute.[12]
Korridorea | Hasiera | Herrialdeak | Amaiera | |
---|---|---|---|---|
01 | Baltiko/Adriatiko | Gdynia | Polonia • Txekia/Eslovakia • Austria • Italia | Ravenna |
02 | Iparralde/Baltiko | Helsinki | Finlandia • Estonia • Letonia • Lituania • Polonia • Alemania • Holanda/Belgika | Anberes |
03 | Mediterraneo | Algeciras | Espainia • Katalan Herriak • Frantzia • Italia • Eslovenia • Kroazia • Hungaria | Záhony |
04 | Ekialde/Mediterraneo | Hanburgo | Alemania • Txekia • Hungaria • Errumania • Bulgaria • Grezia • Zipre | Nikosia |
05 | Eskandinavia/Mediterraneo | Helsinki | Finlandia • Suedia • Danimarka • Alemania • Austria • Italia • Monako | Valleta |
06 | Rhin/Alpeak | Genova | Herbehereak/Belgika • Alemania • Suitza • Italia | Rotterdam |
07 | Atlantiko | Lisboa | Portugal • Espainia • Euskal Herria • Frantzia | Mannheim |
08 | Iparralde/Mediterraneo | Dublin | Irlanda • Herbehereak • Belgika • Luxenburgo • Frantzia | Marseilla |
09 | Rhin/Danubio | Estrasburgo | Frantzia • Alemania • Austria • Eslovakia • Hungaria • Errumania | Konstantza |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «TEN-T lehentasunezko ardatzak eta proiektuak 2005ean bezala» web.archive.org 2011-11-18 (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ "Azpiegitura/esparru-baldintzak hobetzea Danubiorentzat..."
- ↑ (Ingelesez) «EUR-Lex - 31996D1692 - EN» Official Journal L 228 , 09/09/1996 P. 0001 - 0104; (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ Bolton, Declan J.. (2003-04). «The EC decision of the 8th June 2001 (EC/471/2001): excision versus swabbing» Food Control 14 (3): 207–209. doi: . ISSN 0956-7135. (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ Decision No 884/2004/EC
- ↑ «Wayback Machine» web.archive.org 2011-01-31 (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Armeniako Atzerri Ministerioa Ekialdeko eta Visegrad-eko lau ministro-bilerara doa.» armenpress.am (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Ukrainak Europa Barneko Garraio Sarearekin bat egiten du.» www.unian.info (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «EBk Armeniarekin harreman politiko eta ekonomikoak sakontzeko duen prestutasuna errepikatzen du.» armenpress.am (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «Press corner» European Commission - European Commission (Noiz kontsultatua: 2021-02-19).
- ↑ (Ingelesez) «EUR-Lex - 31996D1692 - EN» Official Journal L 228 , 09/09/1996 P. 0001 - 0104; (Noiz kontsultatua: 2021-02-20).
- ↑ Europa Barneko Garraio Sareetaren korridoreak